Izapideak | Enpresa Berriak eta Ekintzak | Jardueraren titulartasun-aldaketaren komunikazioa

Jardueraren titulartasun-aldaketaren komunikazioa

Egiaztagiri digitala behar du

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez

Zure merkataritza-lokala edo jarduera eskualdatuko baduzu, Udalari horren berri eman behar diozu. Bada, zerbitzu honen bidez egin dezakezu.

Hori bai; gogoan izan titular berriak, aurrekoak egikaritutako jarduera berbera izan beharko duela.

Komunikazioa egin ostean, jaduera hasi ahalko da komunikazioa egin den datan bertan.

Argibide gehiago behar izanez gero

Hirigintza 944666310 urbanismo@basauri.eus

Helburua:

Edozein motatako jardueraren titulartasun-aldaketa.

Norainokoa:

Zenbatekoa:

  • Aurretiazko komunikazio edo jarduera-lizentziaren erregimenaren peko establezimenduen kontrola egiteko udal jarduketagatiko tasa.

Baldintzak:

  • Titular berriak, aurrekoak egikaritutako jarduera berbera garatu beharko du.
  • Komunikazioa egin ostean, jaduera hasi ahalko da komunikazioa egin den datan bertan.
  • OSTALARITZAko jardueretan titulartasuna aldatzeko, jarduera horietarako baldintza espezifikoak bete beharko dira (ostalaritza establezimenduak arautzeko Udal Ordenantzan daude jasota).
  • Ekainaren 11n sartu zen indarrean 171/1985 Dekretua, etxebizitzetarako bizitegi-lurzoru hiritarrean egiteko diren jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei aplikatzeko diren izaera orokorreko arau teknikoak jasotzen dituena. Dekretu hori indarrean sartu aurretik hasitako jardueretarako, bertako Lehen Xedapen Iragankorrean ezarritakoari men egingo zaio.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Titulartasun-aldaketarako eredu normalizatua, titular lagatzaileak eta titular hartzekodunak sinatuta.
  • Jarduera lagako duenaren NANaren fotokopia.
  • Jarduera jasoko duenaren NANaren fotokopia.
  • Titular berriaren Ekonomia Jardueren gaineko Zergako (EJZ) altaren kopia.
  • Zabor-bilketa eta Estolderiako Tasen altaren kopia.

Dokumentazioa aurkezteko tokia:

 Aurrez aurreko eskaera:

 Internet bidezko eskaera:

  • Sakatu "Hasi" botoia eskaera-orri honetan, eta bete dagozkion eremuak.
  • Helbide elektronikoa nahitaezkoa da, Udalak egindako izen-ematearen kopia bidali ahal izateko.

Eskabidea jasotzen duen arloa:

Herritarrentzako Arrera Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eus

Harremanetarako:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren langileak (H.A.Z)

Isiltasuna:

 Ez Dagokioa

Legezko epea:

Berehalako

Eskubideak:

Konpromisoa: