Izapideak | Elektroniko Administrazioa | Dokumentuak egiaztatzea

Dokumentuak egiaztatzea

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez

Agiri elektronikoak egiaztatzea


Basauriko Udalak elektronikoko sinatutako agiriak benetakoak eta osoak direla egiaztatzeko aukera ematen du zerbitzu honek. Egiaztapen hori bi modutara egin daiteke, bai agiriaren egiaztapen-kode segurua (EKS) baliatuz, bai jatorrizko agiriari eta sinadura-agiriari dagozkien fitxategiak (PKCS#7 estandarra, .p7s luzapena) baliatuz.


Egiaztapen-kode segurua

Basauriko Udalak sinatutako agiri elektronikoek hainbat digituk osatzen duten egiaztapen-kode seguru (EKS) bana dute, identifikatzeko.

Inprimatutako agiriaren orrialde guztietan ageri da kode hori, eta jatorrizko agiri elektronikoarekin erkatzeko aukera ematen du; benetako kopia bihurtzen da hartara.


Sinadura-agiriaren fitxategia

Agiri bat elektronikoki sinatzean sortzen da fitxategia (PKCS#7 estandarra, .p7s luzapena), eta sinatze prozesuaren erabateko zuzentasuna bermatzen du. Agiria sinatu duen erakundeari edo subjetuari buruzko informazio guztia biltzen duen artxibo bat da.

Gako publikoko kriptografia estandarren multzo bat da PKCS (Public-Key Cryptography Standards).

Argibide gehiago behar izanez gero

Herritarrentzako Arrera Zerbitzua (H.A.Z) 944666300 sac@basauri.eus

Helburua:

Basauriko Udalaren sinadura elektronikoa daramaten dokumentuen egiazkotasuna eta osotasuna egiaztatzea.

Norainokoa:

Zerbitzu honek aukera ematen du Basauriko Udalaren sinadura elektronikoa daramaten dokumentuen egiazkotasuna eta osotasuna egiaztatzeko. Egiaztatzea egin daiteke dokumentuaren egiaztapen-kode seguruaren bidez (CSV).

Jasotzaileak:

Herritarrak, oro har.

Baldintzak:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Sinadura elektronikoa daraman paperezko agiria.
  • CSV Kodea.

Dokumentazioa aurkezteko tokia:

 Aurrez aurreko eskaera:

 Internet bidezko eskaera:

  • Sakatu "Hasi" botoia eskaera-orri honetan, eta bete dagozkion eremuak.
  • Helbide elektronikoa nahitaezkoa da, Udalak egindako izen-ematearen kopia bidali ahal izateko.

Eskabidea jasotzen duen arloa:

Herritarrentzako Arrera Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eus

Harremanetarako:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren langileak (H.A.Z)

Ebazpena ematen duen organoa:

HAZen arduraduna.

Eskubideak: