Egoitzak aukera ematen du izapide elektronikoak egiteko administrazio elektronikoaren alorreko legeek definitutako ingurune seguru batean. Gainera, udal izapide guztiak egiteko beharrezko informazio guztia jasotzen du gune horrek.

Egoitza elektronikorako sarbidea librea da. Identifikazioa bakar-bakarrik izango da beharrezkoa lineako izapide jakin batzuk egiteko, hain zuzen ere, datu pertsonalak sartzea edota ziurtagiri elektroniko aitortua eskatzen dutenak.

Telefono bidezko laguntza behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan, honako bide hauetako bat erabilita:

Telefonoz

Deitu 944 666 318 zenbakira

Posta elektronikoz

Bidali mezua informatica@basauri.eus helbidera