Informazio orokorra, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legea betetzeko (34/2002 Legea, uztailaren 11koa).

Webgunearen titulartasuna. Domeinua: www.basauri.eus

  • Titularra: Basauriko Udala
  • Helbidea: Kareaga Goikoa 52, 48970 Basauri (Bizkaia)
  • Tel.: 34 944 666 300. Faxa: 34 944 666 335
  • Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • IFK: P4801900D

Webgunea erabiltzeko baldintzak: https://sedeelectronica.basauri.eus

  • Webgune hau Basauriko Udalak jarri du basauriarren eta interneteko erabiltzaile guztien esku.
  • Bere xedea da erabiltzaile horiei zerbitzu ematea eta informazioa helaraztea eta, horren bidez, Basauri eta bertako jarduerak ezagutzera ematea.
  • Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
  • Debekatuta dago webgunea edota bertako edukiak aldatzea.
  • Webgune honen bidez emandako administrazio-informazioak ez du ordeztuko egunkarietan eta aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko publizitatea, azken horien edizioak ematen baitu edukiaren fede.
  • Basauriko Udala ez da webgunean dagoen, edota bertako loturen zein bestelako sistemen bidez lor daitekeen beste pertsona fisiko edo juridikoen informazioaren edukiaren, zehaztasunaren edota informazio hori eguneratzearen erantzule izango.
  • Basauriko Udala ez da erantzule izango hirugarrenek webguneko informazioa baliatzen badute. Ordea, hirugarrenek men egin beharko diete zenbait dokumentu eta aplikaziori buruzko ohartarazpenei.
  • Erabiltzaileek emandako datuak, kasu bakoitzean adierazitako xedeetarako baino ez dira erabiliko, eta datu horiek ez zaizkie hirugarrenei lagako. Hala xedatzen dute Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren printzipioek (15/1999 Legea, abenduaren 13koa).
  • Basauriko Udalak ez du bermatzen webgunean edota zerbitzarian birusik ez egotea, eta ez da webgunera sartzeak edota bertara ezin sartzeak eragin ditzakeen kalteen erantzule izango.
  • Basauriko Udalak webguneko edukiak, informazioak, aplikazioak, eta abar aldatu edota handitu ahal izango ditu edozein unetan, aurretiaz abisatu gabe.
  • Basauriko Udalaren helburua da webgune honek ahalik eta modu eraginkorrenean funtzionatzea eta aurreikusitako xedeak betetzea. Horren harira, Udalak helburu hori lortzeko arrazoizko baliabide guztiak jarriko ditu, baina ez da funtzionamenduan eman daitezkeen disfuntzioen edo akatsen erantzule izango.
  • Webgune honetan ageri diren baldintzak aldatu ahal izango ditu Basauriko Udalak. Beraz, gomendatzen dizuegu aldian-aldian horiek irakurtzea, aldaketarik eman bada. Webgune hau erabiltzeak esan nahi du onartu egiten direla bertan adierazitako baldintzak.
  • Argibideak edo informazioa jasotzeko, edota iradokizunak, kexak, eta abar egiteko, webguneko iradokizunen postontzia erabili ahal duzue, edota Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo.
  • Erabiltzaileek eskubidea izango dute beren datuetara sartzeko, horiek aldatzeko, baliogabetzeko edota datu horien aurka egiteko, Datuen Babeserako indarreko Lege Organikoak (15/1999 Legea, abenduaren 13koa) aitortu bezalaxe. Eskubide hori egikaritzeko, nork bere burua identifikatu, eta eskabidea aurkeztu beharko du aurretiaz (bulegoetara etorrita, telefonoz, postaz, faxez edota posta elektronikoz).