Pribatutasuna

Ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko, eta erabilera errazteko, bisitatutako orrialde kopurua, bisita kopurua, bisitarien jarduera eta erabiltzeko maiztasuna aztertzen ditugu. Xede horietarako, interneteko zerbitzu-hornitzaileak egindako informazio estatistikoa baliatzen dugu.

Basauriko Udalean ez ditugu cookieak erabiltzen erabiltzaileei buruzko informazioa jasotzeko, eta ez ditugu erregistratzen sartzeko erabilitako IP helbideak. Geure cookieak baino ezin ditugu erabili, saioan saiokoak, eta, betiere, xede teknikoekin (cookie horiek aukera ematen diote erabiltzaileari webgunean zehar nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak erabiltzeko).

Basauriko Udalaren titulartasunpeko atariak hirugarrenen webguneetarako loturak ditu. Webgune horien pribatutasun-politikek ez daukate zerikusirik Udalarenarekin. Webgune horietara sartzean erabaki behar duzu ea bertako pribatutasun-politikak eta cookieak onartzen dituzun. Oro har, internetetik nabigatzen duzunean aukera duzu hirugarrenen cookieak onartzeko ala baztertzeko, zure nabigatzailearen konfigurazio-aukeretatik.

DBLOren 5. artikuluak aurreikusitakoa betetzeko, adierazten dizuegu atariko baliabide desberdinen bitartez erabiltzaileengandik zuzenean lortutako izaera pertsonaleko datu guztiak isilpekotasunez tratatuko ditugula, eta Udalaren erantzukizunpeko dagokion fitxategian sartuko ditugula, Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean adierazitako helburuekin (eta xede horietarako bakarrik). Bildutako datuak laga ahal izango dira, fitxategi bakoitzerako, Erregistroak aurreikusitako kasuetan.

Eragindakoek eskubidea izango dute beren datuetara sartzeko, datu horiek aldatzeko, baliogabetzeko eta datuon aurka egiteko. Horrela egin nahi izanez gero, Idazkaritza Orokorrari zuzendutako idatzia aurkeztu beharko dute Kareaga Goikoa 52, 48970 Basaurin (Bizkaia), edota xede horretarako aurreikusitako zerbitzu elektronikoetara jo.

Lege-Oharra

Atari honen titularra Basauriko Udala da (IFZ: P4801900D; helbidea: Kareaga Goikoa 52, Basauri; telefonoa: 944-666-300). Ataria, bestalde, lotutako webguneek eta www.basauri.eus domeinuak osatzen dute.

Jabetza intelektuala eta industriala

Basauriko Udalarenak dira atariaren eta bere iturburu-kodeen diseinua, bai eta bertan ageri diren logoak, markak eta bestelako ikurrak ere. Horiek guztiak babestuta daude dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideekin.

Edukien gaineko erantzuletasuna

Basauriko Udala ez da atarira sarbidea ematen duten hirugarrenen webguneen legezkotasunaren erantzulea. Era berean, udal atarian lotura duten hirugarrenen webguneen legezkotasunaren erantzule ere ez da izango Udala.

Basauriko Udalak aldaketak egin ahalko ditu webgunean aurretiazko ohartarazpenik gabe. Beraz, bertako informazioa eguneratua egon dadin, eduki berria argitaratu, edota argitaratutakoa aldatu, zuzendu edo kendu ahalko du erakundeak, edota ataria beste modu batean diseinatu.

Basauriko Udala ez da hirugarrenek atarian argitaratutako informazioari emandako erabileraren erantzulea izango, ez eta, zuzenean zein zeharka, informazio hori erabiltzeak eragin ditzakeen edo eragin dituen kalte ekonomikoen, materialen edo datuen gaineko kalteen edo galera ekonomikoen erantzulea ere.

Edukiak erreproduzitzea

Debekatuta dago atarian argitaratutako edukiak erreproduzitzea, osorik zein zati batean. Dena dela, Egoitza Elektronikoan datu irekitzat jotako edukiak erreproduzitu ahalko dira (Estatuko sektore publikoan sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko 37/2007 Legea garatzen duen urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretuan aurreikusitako baldintzetan), honako abisu honetan jasotako moduan.

Datuen Babeserako Erregistro Orokorra

Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean inskribatutako fitxategiei buruzko informazioa argitaratuko da Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (DBLO) 14. artikuluak xedatutako baldintzetan.

Basauriko Udalaren baimen espresua beharko da Erregistroa osorik ala zati batean erreproduzitzeko, edota bertako edukia edozein euskarritara iraultzeko.

Erregistroan dauden izaera pertsonaleko datuak ezingo dira tratatu, eta ezingo dira erabili argitalpen honen xedeez besteko helburuetarako.

Egoitza Elektronikoa

Basauriko Udalaren ardura da bere Egoitza Elektronikoko informazioa, eta bertatik sarbidea duten zerbitzuak eguneratuta izatea, eta horien osotasuna eta egiazkotasuna bermatzea. Hala xedatzen du herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea partzialki garatzen duen azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 7. artikuluak.

Gardentasun Ataria

Gardentasun Atarian argitaratutako informazioaren bitartez, publizitate aktiboko printzipioa egikaritzen du Basauriko Udalak (gardentasunari, informazio publikoa lortzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak jasotzen du printzipio hori), hau da, informazio eguneratua argitaratzen du aldizka. Udalak printzipio hori egikaritzen du elkarreragintasuna, kalitatea eta informazioa berrerabiltzea, eta haren identifikazioa eta lokalizazioa ahalbidetzen duten mekanismoak baliatuta. Udalaren webgunean (http://www.basauri.eus) bisitatu ahal duzu gure Gardentasun Ataria.

Lege aplikagarria

Espainiako legea aplikatuko da lege-ohar honetako balditzek eragin dezaketen eztabaida edo gatazkak, edota atari honetako zerbitzuei lotutako edozein gai ebazteko.