Webgune hau diseinatzerakoan aintzat hartu dira W3Ck webguneen erabilerraztasunerako emandako irizpideak.

 

 

Basauriko Udalean badakigu webguneak erabilerraza izan behar duela pertsona ororentzat, edonork izan dezan aukera bertako edukiak eta zerbitzuak eskuratzeko.

Webgune hau erabilerraza da: bertako egitura semantikoak eta nabigatze-mekanismoek bermatu egiten dute edozein erabiltzailek eskuratu ahal dituela bertako edukiak.

Baliteke kanpo-eduki eta -dokumentu batzuek (PDF formatuan daudenak) arazoak ematea, erabilerraztasunari dagokionez. Arazorik baduzu edukioi dagokienez, jarri harremanetan gurekin, webgune honetan bertan dauden komunikazio-kanalen bitartez, eta saiatuko gara edukia formatu erabilerrazago batean bidaltzen.

EGIAZTAPENA

Webgune honek bete egiten du World Wide Web Consortiumeko Web Accessibility Initiativek (WAI 1.0) webguneko edukien erabilerraztasunari buruz aurreikusitako jarraibidetan finkatutako adostasun-maila, A bikoitza mailan.

BAZTER UTZITAKOAK

Webgune honen gaur egungo egiaztapenak ez ditu barne hartzen honako arlo edota elementu honek:

  • PDF formatuan dauden dokumentuen edukiak
  • Webgunetik kanpoko zerbitzu eta orrialdeen edukiak

 

Informazio orokorra, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legea betetzeko (34/2002 Legea, uztailaren 11koa).

Webgunearen titulartasuna. Domeinua: www.basauri.eus

  • Titularra: Basauriko Udala
  • Helbidea: Kareaga Goikoa 52, 48970 Basauri (Bizkaia)
  • Tel.: 34 944 666 300. Faxa: 34 944 666 335
  • Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • IFK: P4801900D

Webgunea erabiltzeko baldintzak: https://sedeelectronica.basauri.eus

  • Webgune hau Basauriko Udalak jarri du basauriarren eta interneteko erabiltzaile guztien esku.
  • Bere xedea da erabiltzaile horiei zerbitzu ematea eta informazioa helaraztea eta, horren bidez, Basauri eta bertako jarduerak ezagutzera ematea.
  • Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
  • Debekatuta dago webgunea edota bertako edukiak aldatzea.
  • Webgune honen bidez emandako administrazio-informazioak ez du ordeztuko egunkarietan eta aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko publizitatea, azken horien edizioak ematen baitu edukiaren fede.
  • Basauriko Udala ez da webgunean dagoen, edota bertako loturen zein bestelako sistemen bidez lor daitekeen beste pertsona fisiko edo juridikoen informazioaren edukiaren, zehaztasunaren edota informazio hori eguneratzearen erantzule izango.
  • Basauriko Udala ez da erantzule izango hirugarrenek webguneko informazioa baliatzen badute. Ordea, hirugarrenek men egin beharko diete zenbait dokumentu eta aplikaziori buruzko ohartarazpenei.
  • Erabiltzaileek emandako datuak, kasu bakoitzean adierazitako xedeetarako baino ez dira erabiliko, eta datu horiek ez zaizkie hirugarrenei lagako. Hala xedatzen dute Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren printzipioek (15/1999 Legea, abenduaren 13koa).
  • Basauriko Udalak ez du bermatzen webgunean edota zerbitzarian birusik ez egotea, eta ez da webgunera sartzeak edota bertara ezin sartzeak eragin ditzakeen kalteen erantzule izango.
  • Basauriko Udalak webguneko edukiak, informazioak, aplikazioak, eta abar aldatu edota handitu ahal izango ditu edozein unetan, aurretiaz abisatu gabe.
  • Basauriko Udalaren helburua da webgune honek ahalik eta modu eraginkorrenean funtzionatzea eta aurreikusitako xedeak betetzea. Horren harira, Udalak helburu hori lortzeko arrazoizko baliabide guztiak jarriko ditu, baina ez da funtzionamenduan eman daitezkeen disfuntzioen edo akatsen erantzule izango.
  • Webgune honetan ageri diren baldintzak aldatu ahal izango ditu Basauriko Udalak. Beraz, gomendatzen dizuegu aldian-aldian horiek irakurtzea, aldaketarik eman bada. Webgune hau erabiltzeak esan nahi du onartu egiten direla bertan adierazitako baldintzak.
  • Argibideak edo informazioa jasotzeko, edota iradokizunak, kexak, eta abar egiteko, webguneko iradokizunen postontzia erabili ahal duzue, edota Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo.
  • Erabiltzaileek eskubidea izango dute beren datuetara sartzeko, horiek aldatzeko, baliogabetzeko edota datu horien aurka egiteko, Datuen Babeserako indarreko Lege Organikoak (15/1999 Legea, abenduaren 13koa) aitortu bezalaxe. Eskubide hori egikaritzeko, nork bere burua identifikatu, eta eskabidea aurkeztu beharko du aurretiaz (bulegoetara etorrita, telefonoz, postaz, faxez edota posta elektronikoz).

Egoitzak aukera ematen du izapide elektronikoak egiteko administrazio elektronikoaren alorreko legeek definitutako ingurune seguru batean. Gainera, udal izapide guztiak egiteko beharrezko informazio guztia jasotzen du gune horrek.

Egoitza elektronikorako sarbidea librea da. Identifikazioa bakar-bakarrik izango da beharrezkoa lineako izapide jakin batzuk egiteko, hain zuzen ere, datu pertsonalak sartzea edota ziurtagiri elektroniko aitortua eskatzen dutenak.

Telefono bidezko laguntza behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan, honako bide hauetako bat erabilita:

Telefonoz

Deitu 944 666 318 zenbakira

Posta elektronikoz

Bidali mezua informatica@basauri.eus helbidera

Ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko, eta erabilera errazteko, bisitatutako orrialde kopurua, bisita kopurua, bisitarien jarduera eta erabiltzeko maiztasuna aztertzen ditugu. Xede horietarako, interneteko zerbitzu-hornitzaileak egindako informazio estatistikoa baliatzen dugu.

Basauriko Udalean ez ditugu cookieak erabiltzen erabiltzaileei buruzko informazioa jasotzeko, eta ez ditugu erregistratzen sartzeko erabilitako IP helbideak. Geure cookieak baino ezin ditugu erabili, saioan saiokoak, eta, betiere, xede teknikoekin (cookie horiek aukera ematen diote erabiltzaileari webgunean zehar nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak erabiltzeko).

Basauriko Udalaren titulartasunpeko atariak hirugarrenen webguneetarako loturak ditu. Webgune horien pribatutasun-politikek ez daukate zerikusirik Udalarenarekin. Webgune horietara sartzean erabaki behar duzu ea bertako pribatutasun-politikak eta cookieak onartzen dituzun. Oro har, internetetik nabigatzen duzunean aukera duzu hirugarrenen cookieak onartzeko ala baztertzeko, zure nabigatzailearen konfigurazio-aukeretatik.

DBLOren 5. artikuluak aurreikusitakoa betetzeko, adierazten dizuegu atariko baliabide desberdinen bitartez erabiltzaileengandik zuzenean lortutako izaera pertsonaleko datu guztiak isilpekotasunez tratatuko ditugula, eta Udalaren erantzukizunpeko dagokion fitxategian sartuko ditugula, Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean adierazitako helburuekin (eta xede horietarako bakarrik). Bildutako datuak laga ahal izango dira, fitxategi bakoitzerako, Erregistroak aurreikusitako kasuetan.

Eragindakoek eskubidea izango dute beren datuetara sartzeko, datu horiek aldatzeko, baliogabetzeko eta datuon aurka egiteko. Horrela egin nahi izanez gero, Idazkaritza Orokorrari zuzendutako idatzia aurkeztu beharko dute Kareaga Goikoa 52, 48970 Basaurin (Bizkaia), edota xede horretarako aurreikusitako zerbitzu elektronikoetara jo.

Lege-Oharra

Atari honen titularra Basauriko Udala da (IFZ: P4801900D; helbidea: Kareaga Goikoa 52, Basauri; telefonoa: 944-666-300). Ataria, bestalde, lotutako webguneek eta www.basauri.eus domeinuak osatzen dute.

Jabetza intelektuala eta industriala

Basauriko Udalarenak dira atariaren eta bere iturburu-kodeen diseinua, bai eta bertan ageri diren logoak, markak eta bestelako ikurrak ere. Horiek guztiak babestuta daude dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideekin.

Edukien gaineko erantzuletasuna

Basauriko Udala ez da atarira sarbidea ematen duten hirugarrenen webguneen legezkotasunaren erantzulea. Era berean, udal atarian lotura duten hirugarrenen webguneen legezkotasunaren erantzule ere ez da izango Udala.

Basauriko Udalak aldaketak egin ahalko ditu webgunean aurretiazko ohartarazpenik gabe. Beraz, bertako informazioa eguneratua egon dadin, eduki berria argitaratu, edota argitaratutakoa aldatu, zuzendu edo kendu ahalko du erakundeak, edota ataria beste modu batean diseinatu.

Basauriko Udala ez da hirugarrenek atarian argitaratutako informazioari emandako erabileraren erantzulea izango, ez eta, zuzenean zein zeharka, informazio hori erabiltzeak eragin ditzakeen edo eragin dituen kalte ekonomikoen, materialen edo datuen gaineko kalteen edo galera ekonomikoen erantzulea ere.

Edukiak erreproduzitzea

Debekatuta dago atarian argitaratutako edukiak erreproduzitzea, osorik zein zati batean. Dena dela, Egoitza Elektronikoan datu irekitzat jotako edukiak erreproduzitu ahalko dira (Estatuko sektore publikoan sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko 37/2007 Legea garatzen duen urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretuan aurreikusitako baldintzetan), honako abisu honetan jasotako moduan.

Datuen Babeserako Erregistro Orokorra

Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean inskribatutako fitxategiei buruzko informazioa argitaratuko da Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (DBLO) 14. artikuluak xedatutako baldintzetan.

Basauriko Udalaren baimen espresua beharko da Erregistroa osorik ala zati batean erreproduzitzeko, edota bertako edukia edozein euskarritara iraultzeko.

Erregistroan dauden izaera pertsonaleko datuak ezingo dira tratatu, eta ezingo dira erabili argitalpen honen xedeez besteko helburuetarako.

Egoitza Elektronikoa

Basauriko Udalaren ardura da bere Egoitza Elektronikoko informazioa, eta bertatik sarbidea duten zerbitzuak eguneratuta izatea, eta horien osotasuna eta egiazkotasuna bermatzea. Hala xedatzen du herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea partzialki garatzen duen azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 7. artikuluak.

Gardentasun Ataria

Gardentasun Atarian argitaratutako informazioaren bitartez, publizitate aktiboko printzipioa egikaritzen du Basauriko Udalak (gardentasunari, informazio publikoa lortzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak jasotzen du printzipio hori), hau da, informazio eguneratua argitaratzen du aldizka. Udalak printzipio hori egikaritzen du elkarreragintasuna, kalitatea eta informazioa berrerabiltzea, eta haren identifikazioa eta lokalizazioa ahalbidetzen duten mekanismoak baliatuta. Udalaren webgunean (http://www.basauri.eus) bisitatu ahal duzu gure Gardentasun Ataria.

Lege aplikagarria

Espainiako legea aplikatuko da lege-ohar honetako balditzek eragin dezaketen eztabaida edo gatazkak, edota atari honetako zerbitzuei lotutako edozein gai ebazteko.